JARA bikiak eta bikoteak
IDAZLEA: Jasone Osoro
ILUSTRATZAILEA: Luis Astrain
ARGITALETXEA: ALFAGUARA Zubia
BILDUMA: Jara
Jara 13 urteko neska bat da. Bere lagunik onena Ihintza da.
Egun batean, eskolara neska berri bat heldu zen, Nora. Oso polita eta ederra zen, ile luzea zuen eta azala beltzarana. Bere neba handia, Xabat, aldiz azal zuria zuen. Egunak pasa eta Ihintza, Jara eta Nora lagun handiak egin ziren, baina Jara eta Nora oso lagunak zirenez Ihintza Jararekin haserretu zen. Ikastolan sorpresa bat eman zien andereñoak. Asteburuan ¡ mozorro festa bat antolatu zen! Jara, Ihintza eta Norarekin mozorratu nahi zuen, baina bat haserre eta bestea musika taldean joko zuen. Eguna haldu zenean Jara festara joan zen. Jende ugari zegoen, baina Jara bakarrik sentitu zen. Komunera joan zen eta beste komun batean norbait botaka eta botaka zegoen. Oso arraroa zen. Atera zenean ihintza zela ikusi zuen baina hark ez zuen Jara ikusi…
IRITZIA: Asko gustatu zait. Liburu honetan adiskidetasun izugarria ikusten da. Nire ustez neskentzako liburuak dira. Ez nioke 11 urte baino gutxiagoko ume bati gomendatuko, baina bai 12-13 urteko neska bati, pertsonaiaren egoera berdinean egon ahal delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario