miércoles, 19 de mayo de 2010

IRITZI GUTUNA

Pablo Alonso                                            Jantokiko arduraduna
Enkarterri kalea 14 4.                                        Alkartu Ikastola
48902 Barakaldo                                 Francisco gomez kalea 62
Bizkaia                                                          48901 Barakaldo
                                                                                Bizkaia
Barakaldon, 2010eko martxoaren 19an

Jantokiko arduradun agurgarria:

Ni 6.mailako ikasle bat naiz eta gutun honen bidez jantokiari buruz dudan iritzia eman nahi nizuke. Janaria gehienetan, ez dago batere ona. Arraina ez dago guztiz egina eta okela gomazkoa dirudi. Batzuetan, arrainarekin datorren mahonesa beroa dago, eta arraina hotza.

Orain arte, jaten ez gaudenean, beti egon da eskina bat bakarri seigarren mailakoek sartu ahal zutena. Iaz, leku horretara sartzen ginenean, berriro kanpora botatzen gintuzten, eta hor zeuden andereñoek, ez zuten ezer egiten. Orain, andereñoari behin esanda, mundu guztia sartu ahal da, eta guri hor konpon.

Jateari bueltatuz, andereñoak oso geldoak dira. Ordu laurden bat itxaron behar dugu, lehenengo platera amaitzen dugunetik bigarrenera gure begien aurrean ikusterarte.

Espero dut hau hobetu ahal izatea.

Eskerrik asko entzuteagatik. Agur t'erdi
                              Pablo

No hay comentarios: