lunes, 14 de junio de 2010

EZAGUTU BARAKALDO

Astelehena:

 Goizean: 
Gaur, Rontegira joan gara, eta han kutsadura, euria.. neurtu ditugu. Rontegin ere bai, Barkaldoko kargaderoa, Nerbioi ibaia, Rontegi zubia... ikusi ditugu.

Ondoren, Larreare joan gara eta han Larrea Jauntxoaren lehenego Dorretxea ikusi dugu. Orainaskoz aldatuagoa dago baina ideia bai hartu dugu. Gero, Desertu plazara joan gara. Han, lehen B.L.G. zeuden erta ondoan dagoen edifizioa (Ilgner) ere bai ikusi dugu. Hori lehen elektrizitatea ematen zion B.L.G.-ei.
Azkenik, Lasesarrera joan gara. Lasesarren, Hiri Hondakinak Tratatzeko Planta ezagutu dugu. Interesgarrria izan da, nahiz eta oso usain txarra egon!


Arratsaldean:
Gorostizara joan eta han Monto Baserrira joan gara. Monto Baserrian gauza asko eta os politak erakutsi dizkigu Julian Larreak.

Oso leku polit batean dago baserria. Monto Baserrian, mineralak, fosilak, txondorrak, berak agurrarekin egindako gauzak... erakutsi dizkigu. Bere  aizkorak ere bai oso politak ziren. Dena oso interesgarria iruditu zait. Txarrena izan da hainbeste denbora gutxi izatea.
Gustatuko litzaidake asteko beste egun batean hara joatea.  


Asteartea:

Goizean:

Gaur, El Ragatora joan gara. El regaton, txondorrei buruz bideo bat ikusi dugu. Geroago, meatzariei, mineralei, burdinei... hitzegin dgu Nereak. Ondoren, Castaños ibaira joan gara eta animaliak (intsektuak) hartu ditugu. Animaliak harrapatu eta gero, landare motak bilatzen egon gara. Hori eginda, berriz, cihma.ra itzuli eta han Barakaldo ezaguturen bloga erakutsi digute. Gero, mikroskopio batekin mineralak begiratu ditugu. Azkenik, ariketa bat egin dugu lekuei buruz...


Arratsaldean:


Barakaldoko Frontoira joan gara. Han, esku-pilotara jokatu dugu. Oso dibertigarria izan da! Gerom Teoriari buruz hitzegin digu. Maisuak oso ondo azaltzen zituen gauzak. Dena zen interesgarria: noiztik jokatzen zen, zein gauza erabiltzen ziren...


Asteazkena:

Goizean:
 
Klasean egon gara liburutik amaitu ez genituen  ariketak egiten. Ondoren, Nerak, ostegunean eta ostiralean agingo duguna azaldugaitu pixka batean.


Osteguna:

Goizean:
 
Gaur, Miranda , zaharren egoitzara joan gara. Han, nork egin zuen (ber bizitza apur bat), zelan lortu zuen,... kontatu digute.
 Ondoren, San Bizentera joan gara. San bizenten, lehenengo udaletxea non zegoen esan digute, elza noiz sortu zen,  zergatik Jolin da bera, harmarriko aingerua zergatik dagoen...

Gero, Lorategi Botanikora joan eta denetarik ikusten egon gara eta azkenik laberintora edo kolunpioetara joateko aukera izan dugu.

Amaitzeko, udaletzean zer egiten duten ikusten joan gara eta geroago, 3 talde egin ditugu. Batzuk kulturako bideoak ikusi ditugu, eta beste batzuk beste gauza batzu egin dituzte. Azkenean, pleno txikia egin dugu. Pleno txikian, Mikel Gutierrez: alkatea izan da, Uxue Martija: idazkaria eta Ekaitz: diruzaina.
Oso gauza interesgarria izan da guk egindako pleno txikia.


Ostirala:

Goizean:


Gaur, autobusa hartu dugu Enkanterrira joateko. Enkanterrin, gauza asko azaldu dizkigute, eta gehienak ingelesez: zinegotzien eta meatzarien arteko arroparen desberdintasuna, nondik lortzen zituzten arropa horiek zinegotziek, burdin-jantziak zenbat kg zituen...

Ondoren, El Pobal  Burdinolara joan gara eta El Pobal Burdinolan klaseakingelesez izan da ere. Ur-errotak zelan funtzionatzen zuten azaldu digute. Geroago, funtzionamendua barrutik ikusi dugu. Azkenik, tailer bat egin dugu. Tailerra, burdina oso bero egonda "s forma" eman genion. Horretarako espezialki jantzi behar izan gara. Baztuk fueileari eman diote, beste batzuk mailuarekin eman diote burdin beroari, eta beste batzuk "s forma" eman diote burdinari.
Oso tailer polita eta arraroa izan da. Asko gustatu zait.
Nahiago nuke Ezagutu Barakaldo aste bat baino Geihago irautea.


                                        
                                                                                                          Leire Altube 6.B



No hay comentarios: