jueves, 6 de mayo de 2010

Asteazkena

Gaur goizean Errekatxora joan gara,eta han gauza asko egin ditugu. Lehenengoz, argazki bat atera ziguten olagizon baten (eskultura) ondoan.. Gero joan ginen leku batera non agertzen ziren mineral motak, labe garaieko maketak, eta argazkiak,...Dena oso polita. Gero Barakaldori buruzko ariketak egin genituen. Eta amaitu eta gero errekara joan ginen animaliak aztertzera. Mundu guztiak hartu zuen gauza bat. Nik hartu nuen: zapaburu bat, inurri bat eta eskarabajo bat. Amaitu eta gero ere natura aztertu genuen. Azkenik mikroskopioetatik mineral batzuk ikusi genituen...Eta autobusez ikastolara joan ginen jatera. Eta zoritzarrez, arratsaldean, Inguru izan genuen.


Ander Rodríguez
6.A

lunes, 3 de mayo de 2010

EZAGUTU BARAKALDO

Astelehena:

Goizean, Rontegi mendira joan gara eta han hiru taldetan sakabanatu
gara, eta gauza hauek egin ditugu: nolakoa zen lehen Barakaldo, Barakadoren mugak, kutsadura akustikoa, hezetasuna, etab. . Gero Larrea jauregian egon gara eta han ehunka eta ehunka urtetan nola bizi zen mendiko jendea aztertu dugu, eta han hamaiketakoa hartu dugu. Azkenik, el Desierto auzora joan gara. Orain parkea dago, baina lehen Barakaldoko auzo oso garrantzitsua zen industria zegoenean . Azken lekua zabor pneumatiko hondakinen plantara joan gara. Barakaldo osoan bakarrik horrelako bi daude. Bazenekiten astean 40 tona zabor pilatzen dutela bakarrik Barakaldon?


Arratsaldean, Gorostizan dagoen baserri batera, Montto Baserrira, joan gara. Han Julián Larrea ezagutu dugu. Lehen nola bizi zen erakutsi digu, ere istripu bat daukagunean odolestea nola sahiestu. Berak egiten dituen altzairuak eta egurrez egindako jostailuzko kotxeak ,eta beste gauza gehiago erakutsi dizkigu.

EZAGUTU BARAKALDO

Asteartea:

Hirurak bost gutxitan frontoira abiatu ginen. Ailegatzerakoan taldeak egin genituen eta gero jolasten hasi ginen. Jolastu ondoren, pertsona batek euskal pilotaren historia, modalitateak , erremintak eta mota ezberdinetako frontoiak azaldu zizkigun.

jueves, 29 de abril de 2010