viernes, 15 de enero de 2010

ERRESEINA

PAPA NOELEN KASUA


Idazlea: Joachim Friedrich

Marrazkiak: Mikel Valverde

Itzulpena: Yolanda Arrieta

Argitzletxea : Giltza

Liburu hau lau lagunei buruz doa, Txarli (haien nagusi antzekoa), Estefi eta Errefautxo(bikiak dira) eta Fede. Denak batera txakur bat dute, Xarmant. Kide guzti hauek Txarli & Company detektibe agentzia osatzen dute. Egun batean, Xarmanten erruz, Estefiren ordenagailua apurtzen da eta denon artean ordaintzea erabakitzen dute. Arazoa da, ez dutela dirurik eta lan egitera sartzen dira, Gabonetan. Haien lana erraza da, aingerutxoz mozorratu behar dira Hurtig erostetxean denda ezberdinetan tómbola bati birak ema behar dizkiote norbaitek jolastu nahi duenean. Lana bakarrik bik egiten dute, lauren artean txandakatuz. Haiekin batera, Papa Noelez mozorrotutako bi gizonek lan egiten dute, Pit eta Blumenthal jauna. Txarli erostetxean arazo asko sortzen ditu, lapur bat dagoela dakielako eta harrapatu nahi duelako. CD dendan egon ondoren, policía batzuk Txarliren txamarran CD lapurtu bat aurkitzen dute. Txarlik ez du CDa lapurtu. Oso arraroa iruditzen zaie dena laguneei. Hori del aeta, erostetxeko sarrera debekatuta dute lauek eta ez dute hain soldata jasoko. Gaitera, Dubbe Andrea Estefiren auzokoa da, eta CD lapurtuarena daki. Dubbe andreak Estefiren amari kontatzen dio dena. Estefik bere amari gauzak diren bezala azaltzen dizkio eta honek ulertzen ditu. Gainera, amak Blumenthal jaunarekin hitzegitera joan nahi du. Besteen etxeetan escena bera gertatu da hau kontatu ostean. Lagunek kontua ,gurasoek baino lehen, konpondu nahi dute. Krimena aztertzen egon dira. Krimena egin ahal izan duten susmagarriak hauek dira:

-Blumenthal

-Pit

-Grossmann

-Sthele

-Lurrindegiko saltzailea

-CD saltzailea

Nor izando da benetako lapurra?

Nola uste duzu aterako zaiela kasua?

IRITZIA: Ez zait batere gustatu. Hainbeste izen arraro zeudenez askotan ez nituen kapituluak diren bezala ulertzen.

Onintza
Garai

No hay comentarios: