viernes, 29 de enero de 2010

PAPA NOELEN KASUA

Idazlea: Joachim Friedrich                                                                                                                             Marrazkilaria: Mikel Valverde                                                                                                                         Itzultzailea: Yolanda Arrieta                                                                                                                Argitaletxea: Giltza
Txarli, Estefi, Fede eta Errefautxo Txarli & Company – ko kideak dira. Egun batean Xarmantek, Federen txakurtxoak, Estefiri ordenagailua ohapurtu, orduan, lantxo bat bilatu zuten soldata ordenagailuaren konponketan erabiltzeko. Lanean zeudenean Txarlik bere nagusiaren laguntzailea Pit ikusi zuen lapurretan, orduan beraien artean zelatan ibili zen. Stehle detektibea ere kasuan sartuta zegoen. Abentura batzuk pasatu eta gero egun batean, norbaitek Txarliri CD bat sartu zion jakaren poltsikoan eta ia atxilotu zituzten biak; azkenean ez zioten ezer egin. Denek, aita – amei kontatu eta gero, plan bat pentsatu zuten Stehle, Pit eta Lorategiko Ipotxa (haien nagusia) atxilotzeko zeren lapurretan zeuden. Polizia deitu zuten baina haiei ez zioten egin kasu orduan, emakume bat engainatu zuten polizia deitzeko, Xarmant kotxe bat zapaldu zutela esanez. Emakumea, polizia deitu ondoren, bere etxera sartu zen, orduan Txarli & Company – ko kideak poliziari dena kontatu zioten. Poliziak hasieran ez zuen sinisten baina azkenean dena ulertu zuen. Hurrengo egunean, egunkarian ateratzen zen artikulua esanez lau ume salbatu zutela Gabonak eta errekonpentsa bat emango zietela, Estefik bazeukan aski zer eskatuko zuen ordenagailu konpontzeko dendara joatearekin.
Iritzia: Oso misteriotsua izan da batez ere, asko engantzatu dit. Gure adinetako umeentzat da zeren oso argi ulertzen den eta gure adinetako umeei normalean misteriozko liburuak gustatzen zaizkielako.                

NADEZHNA                                                                                                                                   

No hay comentarios: