IDAZLEA: Geronimo Stilton. ITZULTZAILEA: Manuel Manzano.
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys, Topica Topraska, Mary Fontina, Johnny Stracchino eta Topilia Aristoratti. ARGITALETZEA: Destino.
ERRESEINA:
Dena hasi zen Geronimo Stiltonek lanean egun txar bat zuenean. Ekainaren 21 zen. Arratsaldea heldu zen eta Geronimok etxerako bidea hartu zuen. Etxean ez zegoen argirik eta ganbara igo behar zuen argizarien bila. Goian zegoenean, bere amonaren arrastelua zapaldu zuen eta musturretan eman zion, gero, Torcuato aitonaren apalategia gainean jausi zitzaion. Ondoren, Trampitaren, bere lehengusua, patinan hanka jarri eta jausi zen... Azkenean, izeba Luparen lastozko kapelarekin buruan zorabiatu zen eta lo geratu zen. Esnatu zenerako gaua zen. Leihotik argi bat ikusi zuen, baina Geronimoren hanketatik zetorren. Kaxatxo bat zen, baina nola heldu zen haraino?
ESALDIA: ``Lagun baten ondoan jatean zilari hobeto sentituko zaio´´. Esaldia hau gustatu zait oso polita eta farregarria iruditzen zaidalako.
IKASPENA: Lagunekin batera dena lortu ahal dela eta zugan konfidantza izan behar duzula.
GOMENDAZIOA: Gomendatzen dut legenda asko dituelako eta mitologiari buruzko pertsonaien niformazio asko datorrelako, liburuaren istoria kenduta.
AZKEN IRITZIA: Aproposa da nire adineko umeen fantasien helmugak handitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario