viernes, 12 de marzo de 2010

JODY MOODY MUNDUARI ITZULIA ZORTZI EGUN ETA ERDIAN

Idazlea: Megan McDonald
Ilustratzailea: Peter H.Reynolds
Argitaletxea: Gero
Bilduma: Judy Moody

Judy Moody Virginia Dare Ikastetxean ikasi egiten du. Gaur, Frank eta Rockik lagun berri bat egin dute, Amey Namey du izena eta ikastolan etorri berria da. Judyri ez zaio gustatzen Amey, baina egun batzuk pasatu eta gero konturatzen da bera bezalakoa dela. Orduan Amey dagoen klubean sartu egiten da. Kluba “Nire Izena Poema Bat Da” deitzen da. Judyk, oso lanpetuta dagoenez bere klub berri horretan, bere antzinako lagunak aparte uzten ditu eta beraiez ahaztu egiten da. Gainera hiruhilabete honetan Jody bere antzinako lagunekin jarri da “Munduari zortzi buelta eta erdian” proiektua egiteko, baina, ahaztu egiten du bere lagunekin geratu dela proiekturako dantza bat egiteko eta Ameyren etxera joaten da jolastera. Zer gertatuko ote da Judyren antzinako lagunekin? Eta proiektuarekin?

Iritzia: “Munduko pizzarik handi, gaztatsu, borbortsu eta gozoena zegoen barruan” da gehien gustatu zaidan esaldia, zeren, pizza asko gustatzen zait batez ere nire amarena. Atera dudan ikaspena da: lagun berriak egitean ez utzi zaharrak ahaztuta. Liburu hau gomendatuko nuke, zeren eta, oso dibertigarria delako. Ona izan da.

No hay comentarios: